Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

emengatxink
Blog ontan gure parrandak eta irteerak kontatuko ditugu. Gure afizioetaz ere hitz egingo dugu.

29/10/2007 GMT 1

Iñauteriak

karajo @ 13:48

            

 Iñauterietan "Txotx Eskolaz" jantzi giñen, nahiz eta jendeak rebelderekin konfunditu. Gure izenari kasu eginez sagardotegira joan giñen gure klaseko mutilekin, sekulakoa harrapatu genuen eta ia sagardotegitik bota gintuzten. Kanpoan taxia zain genuen eta tren geltokiraino joan giñen. Bertan kriston panorama aurkitu genuen, lagun batzuk botaka. Trena etorri zenean lagun bat ia hor utzi genuen. Tolosara iristean 2 lagun eskaileretan erori egin ziren eta beranduago, lagun bat falta zen. Bakoitzak bere buruarekin nahikoa zuen eta ez giñen konturatu. Hurrengo egunean ezagun batek kontatu zigun, falta zen lagun hori komunean aurkitu zuela lo. Iñauteri hauek kristonak izan ziren eta aurtengoak hobeagoak izatea espero dugu.

  

             amaia-ta-ido.jpg

Kabia

karajo @ 13:35

Gure kuadrillako afariak egiteko lagun baten tabernara joaten gara eta bertan beheko lokalean egoten gara. Afariak lagunen urteak ospatzeko egiten ditugu normalean, batzuetan ateratzeko aitzaki bezala ere erabiltzen dugu. Bertan gure kotilleoak kontatzen ditugu eta festetaz batik bat. Behin eserita kosta egiten zaigu berriro altxatzea eta gau oso han sartuta igarotzen dugu. Bertan denetik pasa zaigu:lagun batek euskal dantzak erakutsi zizkigun bainan, oraindik ez dakizkigu... Argazki hau bertan ateratakoa dugu nahiz eta ez den oso ondo antzematen. 

yo-012.jpg

   

 

26/10/2007 GMT 1

Igande arratsaldeak

karajo @ 11:26

Igandero Hernanira joaten gara beste kontuak alde batera utzita. Henanira joateko trena hartzen dugu eta zuzenean Leoka tabernara joaten gara. Andoaingo gazte gehienak taberna hortan elkartzen gara eta Andoainen gaude dirudi. Atxurrera ere joaten gara batzuetan eta jendez gainezka dagoenean, beste taberna batetara joaten gara, nahiz eta bertako musika dugun gustoko. 21:00 aldera trena hartzen dugu eta etxera itzultzen gara. hurrengo egunean ikastolara joan behar baitugu.

             ia-danek1.jpg

Euskal Jaiak ( Zarautz)

karajo @ 11:19

 Orain dela 2 urte hasi giñen Zarautzeko Euskal jaietara joaten. Lehengo urtean ondo pasa genuenez, aurten ere berriro ere joatea erabaki genuen.  Goizeko 9ak aldera geratu giñen autobus geltokian eta 10:30 aldera hartu genuen trena Errekalden. 11etan Zarautzen geunden eta taberna batera joan giñen estropadak ikustera. Amaitzean tabernaz taberna ibili giñen eta 14:00 aldera bazkaltzera joan giñen malekoira. Bazkaldu ostean berdin jardun genuen. Kuadrilla guztia banatuta ibili giñen eta azken momentuan elkartu giñen trena hartzeko. Gero, Errekaldera iritsi giñenean autobusa pasa egin zen gure muturren aurrean eta sekulakoak esan genizkion. Beste ordubete egon giñen zain eta azkenean, eguneko azken autobusa hartu genuen.

        euskal-jaiak-06-33.jpg

                            

Paris

karajo @ 11:05

 Lehengo urtean sekulako bidaia egin genuen kurtso amaieran klasekoekin, maiatza aldera Parisera joan giñen eta sekulako hotza pasa genuen. Ez da gomendagarria 0 Cº rekin Torre Eiffellera igotzea. Bost egun igaro genituen bertan eta Paris ezagutzeko aukera izan genuen. Bidaiaren gauzarik okerrena autobusean jun beharra izan zen, autobusean 14 ordu inguru pasa genituen eta. Bertan, Hainbat museo bisitatu genituen eta tokirik dibertigarriena Disney parkea izan zen. Umeak baino okerrago ibili giñen atrakzio guztietan. Hoberena hoteleko geletan pasa genuen, kuadrillako 4 egoten bai giñen kuarto batean. Gauero bertan afaltzen genuen eta ondoren jolasak antolatzen genituen gure artean. Hurrengo egunean buru altxa ezinik ibiltzen giñen. Azkeneko egunean autobusera joan behar genuenean etxera itzultzeko, galdu egin giñen 4ak eta irakasleak eduki genituen. Azkenean, kaleko jendeari galdetuz ( gure frantsesarekin) iritsi giñen autobusera eta azkenik etxera.

                 paris1.jpg

                paris3.jpg

                              

22/10/2007 GMT 1

Egun pasa

karajo @ 12:38

 Denok donostian elkartu giñen opariak erosteko, pasaden lanbatian. Alde zaharrera abiatu giñen bazkaltzeko asmotan, baino bidean denda batzuetan geratu giñen. Josunek niki bat erosi zuen eta azkenean gosez akatuta bazkaltzera joan giñen. Kosta egin zitzaigun bazkaltzeko tokia topatzea jende asko baitzebilen errealaren partidoa zela eta. Bazkaldu ostean zentro aldera joan giñen bertako dendak ikusteko. Garazik txaketa beltz bat erosi zuen eta Josunek jertse grix bat. Ondoren alde zaharrera bueltatu giñen eta Erniopen kafe bat hartu genuen. Bertan zeuden Sporting zaleek argazkia atera ziguten eta denbora dexente han igaro ondoren trena hartu eta Andoainera itzuli giñen Garaziren partidua ikustera.

Partidoa ordubete beranduago hasi zen eta kuadrillakoak gradetan zeuden gosez akabatzen. Azkenean 10ak aldera amaitu zen partidoa eta segituan afaltzera joan giñen. Garaziren afaria zen eta bitartean gure gertakizunak kontatzen aritu giñen, parre batzuk botatzen. Ordubata aldera bukatu genuen afaltzez eta etxera abiatu giñen, hurrengo egunean Josunek entrena baitzuen.

          kuadrilla.jpg

19/10/2007 GMT 1

Biyarko planak

karajo @ 11:25

    Bihar eguerdian Donostian elkartuko gea kuadrilla osoa, gure opariak erostera joateko. Gure urteak aspaldi pasa ziren bainan oraindik ez dugu oparririk jaso eta azkenean guk joan behar dugu aukeratzera. Denbora damakigu zer erosi pentsatzen bainan oraindik ez dakigu zer erosi. Dendetara joango gara Alde Zaharreko tabernaren batean bazkaldu ostean.

  Zuek zer gomendatzen diguzue???????

                           shoppingsl.jpg

San Juanak

karajo @ 11:17

    Kurtsoa bukatzean oparirik honena parranda on bat izaten da,  San Juanak iristen direnean aprobetxatzen dugu ikastetak azteko eta udara on bat asteko. Aste bukaera Andoainen egoten gara baina asteburua pasa ondoren Hernanira joaten gara. Normalean Hernanin anbiente handiagoa egoten da baina herriko festetan ere egon beharra dugu. Larunbatean  klaseko afaria egiteko aprobetxatu genuen azkeneko aldia izango baitzen denak elkarrekin egongo giñela. Aburuzan egon giñen eta nahiko balantzaka bukatu genuen baino Andoainera iritsi giñen. Autobusak gehatu egin behar izan zuen klaseko hainbat pertsonek haizea hartu behar zutelako. Argazki hau da bertako adibidea(ez gaude denok, falta direnak kupeletan geunden).

                  klasea.jpg

Afizioak

karajo @ 10:54

Josune eta Garazi

Gure denbora librean kirola egitea dugu gustoko, hori bai, bakoitzak kirol talde desberdinetan hartzen dugu parte. Txikitatik elkarrekin boleibolean aritzen giñen, baina duela 3 urte bakoitzak bere bidea hartzea erabaki genuen, Josune bapatean arraunean hasi zen eta Garazik bide bera jarraitu zuen eta seniorrekin jokatzen hasi nintzen ekipoa ez zegoelako. Baina gure afiziorik handiena festaz-festaz ibiltzea da eta gehienetan gai honetaz hitz egingo dugu.    

18/10/2007 GMT 1

Sagardotegia+Oialume

karajo @ 09:43

Zein etzan egon asteburu ontan Oialumen?

Pasa den ostiralen gazte mordoa bildu giñan Oialumen, bañan lehenago Hernanin ibili giñen trago batzuk hartzen. Geo kuadrilla elkartu giñan petritegin afaltzeko. Afaldu ostean Astigarraga joan giñen autobusa hartzekotan, bañan gure muturren aurren alde egin zigun"zerriya". Ordun launak oinez jun zian 4 izan ezik, gu barne. Gutariko bat "auto stop" iten jarri genun, autobus paradan eta berehala gazte batek jaso gintuen. Oialumeko bidean ikusi genituen launak oinez eta adarra jotzeko kasu egin genien. Oialumera sartzeko sarrerak hartzeko sekulako kola aurkitu genuen eta lagun berdina kolatuarazi egin genuen, ona baita gauz horiek egiten, konturatzerako Oialume barnean giñen. Jende askorekin aurkitu giñen gure kuadrillakoekin izan ezik eta amaieran kotxean aurkitu giñen berriro ere. Horrela amaitu zen gure gaua.    

                                           sagardotegia.jpg

                                          

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!