Paris
Lehengo urtean sekulako bidaia egin genuen kurtso amaieran klasekoekin, maiatza aldera Parisera joan giñen eta sekulako hotza pasa genuen. Ez da gomendagarria 0 Cº rekin Torre Eiffellera igotzea. Bost egun igaro genituen bertan eta Paris ezagutzeko aukera izan genuen. Bidaiaren gauzarik okerrena autobusean jun beharra izan zen, autobusean 14 ordu inguru pasa genituen eta. Bertan, Hainbat museo bisitatu genituen eta tokirik dibertigarriena Disney parkea izan zen. Umeak baino okerrago ibili giñen atrakzio guztietan. Hoberena hoteleko geletan pasa genuen, kuadrillako 4 egoten bai giñen kuarto batean. Gauero bertan afaltzen genuen eta ondoren jolasak antolatzen genituen gure artean. Hurrengo egunean buru altxa ezinik ibiltzen giñen. Azkeneko egunean autobusera joan behar genuenean etxera itzultzeko, galdu egin giñen 4ak eta irakasleak eduki genituen. Azkenean, kaleko jendeari galdetuz ( gure frantsesarekin) iritsi giñen autobusera eta azkenik etxera.



Zabaldu
del.icio.us